GURE PROGRAMA, XEHETASUN GUZTIEKIN
GURE HERRI GUZTIENTZAT
- Elkarlanean aritzea Administrazio Batzarrekin, herrietan obrak egiteko, Udalaren eta Batzarren arteko hitzarmenen bitartez.
- Aurreko legealdian, Aiara Batuz-ek proposatu zuen Administrazio Orokorreko teknikari lanpostua sortzea, eta haren lanaldiaren % 50 erabiltzea Administrazio Batzarrei beren tramitazioetan laguntzeko. Gure zeregina izango da ziurtatzea lanpostu horretan laster lanean hasiko den pertsonak dagokion denbora erabiliko duela Batzarrei laguntzeko zereginetan (dirulaguntzen, kontratazioen… tramitazioa).
- Landare hondakinetarako edukiontziak jartzea herrietan: inausketa hondakinak, soropila…
- Inguruarekin bat etorriko diren itxituren bidez inguratzea herrietako edukiontzi eremuak.
- BAI energia berriztagarriei; EZ eguzki plaken parkeei.
- Bateragarri egitea udal ikastaroen ordutegiak ludotekako jarduerekin, autozainketa eta bizimodu osasungarria sustatzeko emakumeen artean.
IGERILEKUA ETA HAREN INGURUA
- Igerilekuko pergola handitzea, funtzionala izan dadin.
- Taberna/kafetegi bat instalatzea.
- Ibarguengo pista konpontzea, gaizki peraltatu zutelako azken aldiz berritu zutenean.
- Arespalditza eta Zuhatza lotzen dituen errepide zaharra egokitzea eta igerilekura joateko oinezkoen eta bizikleten bide bihurtzea.
LUIAONDO
- Skate pista bat egitea.
- Udal bulegoa egunero irekitzea.
- Artziniega-Okondo-Artziniega autobus lineak Luiaondon geltokia izan dezan lan egitea.
- 0 km produktuen eta bertako produktuen azokak egitea hilero.
ARESPALDITZA
- Kulunka berriak estaltzea.
- Boulder homologatu bat eraikitzea Arespalditzako pistan, gazteekin adostuta.
- Behingoz, Done Bikendi auzoko oinezkoen bidea egitea.
- Irtenbide bat bilatzea Udaletxeko Plaza trafikoari ixteko herritarren eskaerari, umeen jolas eremu seguru bihurtzeko.
- 0 km produktuen eta bertako produktuen azokak egitea hilero.
HIRIGINTZA
- Hirigintza saileko buru izatea eta obretarako irizpide uniformeak ezartzea.
- Erraztasunak ematea partikularrek eta Administrazio Batzarrek eginiko obrei.
LEHEN SEKTOREA
- Gorobel Mendilerroa: ganaduarentzat arriskutsuak diren eremuak aztertzea ganaduzaleekin, eta itxiturak planteatzea.
- Bilerak egitea Gorobel Mendilerroan bazkalekuak eskatzen dituzten pertsonekin, urtean behin gutxienez.
- Laguntza gehiago osasun planaren kostuari aurre egiteko.
- Ur hornidura sistema hobetzea Gorobel Mendilerroan, urtegi berriak eginez edo ur zundaketetarako azterlanak eginez.
GOBERNAGARRITASUNA
- Behar den tresneria instalatzea udal bilkurak streaming bidez emateko, herritarrek bilkurak etxetik jarraitzeko modua izan dezaten.
- Telelana bultzatzea udal langileen artean, herritarren arretari kalterik egin gabe.
- Udal langileek ibilgailu egokiak izatea beren lanetarako.
- Udalaren gardentasuna bermatzea Urbiden, Aiarako Kuadrillan eta Gorobel Mendilerroaren Ermandadean duen parte-hartzeari, kudeaketari eta jarrerei dagokienez.
Zure iritzia jakin nahi dugu
Nahitaezko eremuak dira izartxo batekin markatutakoak (*)